On Kixote (musika)

On Kixote (musika)
Jatorria
Argitaratze-data1898
IzenburuaDon Quixote: Phantastische Variationen über ein Thema ritterlichen Charakters
Jatorrizko herrialdeaBavariako Erresuma
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaOn Kixote Mantxakoa
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Strauss

IMSLP: Don_Quixote,_Op.35_(Strauss,_Richard) Allmusic: mc0002371142 Edit the value on Wikidata

On Kixote Richard Strauss konposatzaile alemaniarrak idatziriko olerki sinfonikoetako bat da, biolontxelo, biola eta orkestra handiarentzat. Bere azpititulua "Zalduneria gai bati buruzko bariazio fantastikoak" da, eta musikalana, Miguel de Cervantes idazle madrildarrak idatziriko izen bereko eleberrian oinarriturik dago. Straussek, 1897. urtean idatzi zuen musikalan hau. Estreinaldia Kolnen izan zen, 1898ko martxoaren 8an. Txelo bakarlaria Friedrich Grützmacher izan zen, eta orkestraren zuzendaria, berriz, Franz Wülner

Sinfonia kontzertante forman idatzia dago, eta txelo bakarlariak On Kixoteren papera egiten du. Biolak, berriz, Santxo Panzarena. Bigarren bariazioa, On Kixotek, artaldearekin topo egiten duenean eta harmadatzat hartzen dituenean gertatzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search